XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaungoikoa eta Lege Zarra lemari jarraituko zitzaien; honela, ohizko autoagintea eta politika aburuak Euskadiren gainetik zirela adieraziz.

Sabinok, berak eragin eta finantziaturiko prentsaz zabaldu zen abertzaletasuna euskal herrietan.

Aipagarriak dira, Bizkaitarra eta Baserritarra, aldizkarien artean.

Berehala ekin zion Gobernuak abertzaleen kontrako zapalketari; haientzat abertzaletasuna, independentzia lortu nahi zuenez gero, konstituzioaren kontra zihoan.

Beraz, sarritan espetxeratua izan zen Sabino Arana.

1.902. urtean birplanteketa bat egin beharra ikusi zuten abertzaleek, konstituzioa haintzakotzat harturik beste politika bide batetik abiatuko ziren arik eta autonomia mailarik handiena lortzearren.

Baina, Sabino Arana hil ondoren, 1.903.ean alde batera uzten dute bide politiko hau.

XIX. mende-azkenean, Bizkaiko industri eta meagintza bere garapenera heldu dira eta langileria klase bezala agertzen zaigu, langile mugimendua jaio da.

Garai hartan, tradizioz sozialisten inguruan sortu ohi ziren langile elkargo gehienak eta Bizkaian PSOE eta UGT erruz ugaldu ziren Facundo Perezagua gidaritzat harturik.

Gipuzkoan, batipat Eibarren hartu zuten indarra sozialistek.

1.911. urtean, sindikato abertzale katoliko bat sortu zuen Policarpo Larrañagak: Solidaridad de Obreros Vascos; gerogora ELA-STV Eusko Langileen Alkartasuna izenez ezagutuko dena.

Bizkaitar langileek bizimodu gorria zeramaten: 11 orduz lanean egunero, soldata eskasak, batzuk meatoki inguruan eginiko borda pozoitsuetan, besteak langile auzoetan pilaturik, hilkortasun handiko giroan.

Urteotan euskal gizartearen ardatza bizkaitar goi burgesia zen.

Berak kontrolatzen zuen politikagintza eta espainiar liberalismoaren lagun handia zen.